Martxoaren 26an, kulturetxean Korrika 16ren aurkezpena egin zen. Horretaz gain, dantza garaikidea, bertsolariak Jalguneko gazteak, Porrotx eta Mari Motots... Egon ziren.
Arropa desfilea ere egongo zen eta baita erosteko aukera ere.
Parte hartutako taldeek ilusio handia zutela ere kontatu zigun Olatzen, AEKko zuzendariak. “Gainera, jendea oso ongi portatzen da Lasarte-Orian. Beste herriekin hitz egin eta beste trataera edo beste motibazioa bat dago euskararekiko. Nahiz eta gero hori ez hitz egin eta hiztunen artean ez den islatzen, baina bai gauzak antolatzerako orduan harrera ona dago eta gauzak egiteko predisposizio handia”.