26_Herriko gaztetxoek zuhaitz eguna ospatu zuten

Txintxarri Aldizkaria 2009ko martxoaren 26a

Martxoaren 21ean ospatzen da Basotzeraren Munduko Eguna. Ingurumeneko sailak XVIII. Zuhaitzaren Eguna antolatu zuen. Gazteen txandan, Landaberri ikastolako LH6 eta Sasoeta-Zumaburuko ikastetxeko LH3 mailako haurrek Brunet mendiko hegalera txangoa egin zuten. Bertan astigar, pago eta haritzen baso autoktonoa sortzen ari da eta ernamuin hauekin osatzen saiatuko dira. Goiza bukatzerako 100 ernamuin landatu zituzten.