Arranbide eta Oztaraneko bizilagunei

Txintxarri 2009ko martxoaren 27a

Antzinako ohitura zen "ura doa" oihuaren ostean, etxeko andereek gauean zehar edo goizean betetako pixontziko edukia leihotik behera botatzea. Zorigaiztokoa leiho azpitik momentu horretan igarotzen zena. Eta orduaren arabera, egunsentian batez ere, ibilaldiak oztopo lasterketa zirudien, non lirain eta azkarrenak soilik etxera onik iristen baitziren.
Gaur egun ditugun aurrerapenekin, ohitura horiek zibilizatu gabeko, kultura gutxiko edo osasun arau minimoak ere ezagutzen ez zituen jendearenak direla uste dugu. Hori gainditua dago. Dagoeneko ez da "ura doa" oihukatzen eta pixontzia leihotik behera husten.
Baina ez da egia egoera hori gainditu dugunik. Desberdintasun txikiren bat badu, baina azken finean gauza bera da. Gaur gure artean badago jendea, bizilagunekiko errespeturik ez duena eta bere animaliatxoei hesteak edonon husten uzten dizkiotenak. Berdin dio espaloi erdian, portal baten ate aurrean edo denda baten sarreran izan. Berdin die. Eta gainera ez dute jakinarazten, "kaka doa" esanaz. Hor uzten dute eta badoaz, bere ardura ez balitz bezala. Zer pentsatuko zenuke zure bizilagunak pixontzia leihotik behera hustuko balu? Momentu horretan harrapatzen ez baduzu, ordu batzuk beranduago gorotzak espaloi erdian aurkituko zenituzke. Paseatzera goazenok aurkitzen dugun gauza bera: gorotza. Ez dugu aurrera egin, ez gara zibilizatu eta ez dugu osasunean pentsatzen, hau guztia argi dago.
Eta errua ez da animali gaixoarena. Nahikoa du gaixoak horrelako arrastoak kalean axolarik gabe uzten dituen jabea pairatzearekin. Graziarik egingo al lioke guk utzitako oroigarriren bat bere portal aurrean aurkitzeak?

Oztabide auzo-elkartea
Arranbide-Oztaran