Donostiako Elizbarrutiak antolatuta eta Familia gara, familian gara lelopean, apirilaren 4an, Erramu bezperan, ibilaldia egingo da Arantzazuko santutegira.
Lasarte-Oriako antolatzaileek adierazi dutenez, autobusa goizeko 07:45ean irtengo da Biyak Bat jubilatuen egoitza aurreko geltokitik, Oñatira iritsi eta 9:30etan abiatuko dira ibiltariak Arantzazura.
Ibilaldian parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute. Horretarako parrokiko bulego zaharrera hurbiltzea besterik ez da, astelehenetik asteazkenera 19:30tatik 21:00etara. Zumaburu elizako bulegoan ere izena eman daiteke astelehen eta asteartean 20:00etatik 21:00etara.
Era berean, izena ematerakoan autobus bidaia ordaindu beharko dela jakitera eman dute, 13 euro. •