Enpresak euskaraz jarduteko urrats berriak

Txintxarri Aldizkaria 2009ko martxoaren 27a

Hori dela eta, Buruntzaldeko hiru enpresak, -Urnietako Deman, Lasarte-Oriako T.S.S.T. eta Hernaniko AMR Refractarios-, euskararen erabilera normalizatzeko euskara plana abian jartzea erabaki dute, eta aurrerantzean plana gauzatzeko izango dituzten gastuen zati bat subentzio bidez jaso ahal izateko, lankidetza hitzarmena sinatu zuten, bakoitzak bere herriko Udalarekin, pasa den martxoaren 9an.
Buruntzaldeako udalak 2005ean hasi ziren enpresetan euskara planak sustatzen, eta harrezkero egindako lanari esker ditugu gaur egun 13 enpresa planetan murgilduta.
Udalen sustapenak plana abian jartzen duen enpresari kostuaren 2/3 bermatu nahi dio, 3.500 eurotako topearekin. Eusko Jaurlaritzak LanHitzen bidez eskaintzen dituen diru laguntzen osagarri izan nahi du. Udalak, behin bakarrik lagunduko du enpresa, diagnosiak eta lehenengo urteko inplementazioak sortzen dituen gastuak arintzeko.
Asko dira euskararen erabilera normalizatzeko arrazoiak. Baita horretaz jabetuta erronka berriari aurre egin dioten gure inguruko establezimendu eta enpresak.