Pili Bodegas atletak irabazi du Donostiako Udaberri Saria

Txintxarri Aldizkaria 2009ko martxoaren 27a

Donostiarrak Atletismo elkarteak antolatzen duen VII. Udaberri Sarian lehen emakumezkoa izan zen Pili Bodegas Lasarte-Orian bizi den donostiarra. Igandean jokatu zen lasterketa herrikoian 1.200 lagunek hartu zuten parte eta guztien artean azkarrena Kamel Ziani izan zen. 10.000 metro egiteko 30 minutu eta 42 segundu eman zituen eta David Martin lasarte-oriarrak 2007tik zuen marka hobetu zuen. Martinek 31:39 denbora egin zuen eta bere errekorrak bi urte iraun du.
Emakumeen mailan atera ziren 200 lagunen artean azkarrena Pili Bodegas izan zen, 38:08 denborarekin. Iaz hirugarren izan zen eta irabazteko gogoarekin atera zen igandean. Donostiarrak, proba antolatzen duen Klubekoa da Pili Bodegas atleta.
Dena den, Udaberri Lasterketan gauzarik aipagarriena parte hartze zabala izan zen. Sekula baino korrikalari gehiago izan ziren irteera puntuan. 1.200 dorsal banatu zituzten antolatzaileek, mila korrikalari baino gehiagok parte hartu zuten eta 900 inguru iritsi ziren helmugara.•