29_Ekitaldiz betetako urteurrena

Txintxarri Aldizkaria 2009ko martxoaren 29a

Semblante Andaluz elkarteak bere XVII. urteurrena ospatu zune martxoaren 28-29ko asteburuan. Ostiralean, Ander Izagirre donostiarrak "Cuidadores del Mundo" diaporama eskaini zuen. Larunbatean, andaluziako produktu tipikoak dastatzeko aukera izan zuten eta arratsaldean Amigos del Sur taldearen emanaldia. Ospakizunei amaiera emateko, bazkari herrikoia igandean. Sabela ondo bete eta gero faralae jantzien desfilea izan zuten Senblante abesbatza lagun zutelarik.