Ekitaldiz betetako urteurrena

Txintxarri Aldizkaria 2009ko martxoaren 30a

Semblante Andaluz elkarteak bere XVII. urteurrena ospatu du asteburu honetan hainbat ekitaldi antolatuaz.
Ospakizunak asteazkenean hasi ziren Pacual Gonzalez eta Cantores de Hispalisen Sevilla reza cantando filmaren emanaldiarekin.
Ostiralean, Ander Izagirre donostiarrak Cuidadores del Mundo diaporama eskaini zuen. Bertan, inguruko mendi, iturri, bideak... zaintzen dituzten herritar anonimoak goraipatzen ditu. Honen ostean luntx eder batez gozatu zuten bertarutatkoak. Larunbatean ere modu berean hasi ziren, bazkide eta gonbidatuentzat andaluziako produktu tipikoak dastatzeko aukera izan zuten goizeko luntxean. Arratsaldean berriz, Amigos del Sur taldearen emanaldia izan zuten. Hasieran pixka bat kosta bazitzaien ere, animatu ziren batzuk dantzara.
Ospakuzunei amaiera emanez, bazkari herrikoia antolatu izan zuten atzo. Sabela ondo bete eta gero faralae jantzien desfilea izan zuten Semblante Rociero abesbatza lagun zutelarik.