Kontzertu liriko arrakastatsua

Txintxarri 2009ko martxoaren 30a

Larunbat iluntzean emanaldi ederra eskaini zuten Aurora Parra soprano kubatarrak eta Arkaitz Mendoza pianojole andoaindarrak. Bertaratutakoek ederki gozatu zuten emanaldiaz eta txalo zaparrada ugarirekin eskertu zuten. Aurora Parrak gainera, opera abesteaz gain, antzeztu ere egin zituen kantak hobeto ulertzeko. Amaieran publikoak abesti gehiago eskatu eta bikoteak La Tarantula eta Cecilia Valdes eskaini zituzten amaitzeko.