Kirol sailak izaera arrunt eta puntualeko jarduerei 15.390 euro eskainiko die

Txintxarri 2009ko martxoaren 30a

Lasarte-Oriako Udaleko Kiroletako sailak 15.391,50 euro bideratuko ditu kirol elkarteen laguntza arruntentzat eta izaera puntuala duten kirol jarduerei laguntzeko.
Honela, 8.095,75 eurotako laguntza emango zaie herriko kirol elkarte ezberdinei urtean zehar burutzen dituzten ekintzengatik.

Jarduera puntualak
Kirol jarduera puntualentzat bideratutako zenbatekoa, berriz, 7.295,75 eurotakoa da. Hau Eskuzko Pilotako Herri arteko Txapelketan parte hartzeagatik aurreikusitako gastuak, 800 euro, kendu ostean geratutako kopurua da.
Proposamen ezberdinei puntuazio baremoak aplikatu ondoren, izaera puntualeko jarduerei zuzendutako zenbateko honela banatuta geratzen da:
Santa Ana Pala Txapelketa (1.216 euro), Ostadarreko Lasarte-Oria Bai! Kross Herrikoia (2.026,45 euro), Ostadarreko Pala Txapelketa (1.459,10 euro), Igeriketako Lasarte Saria (1.378,05 euro), Ostadarreko Bolo Tirada (810,70 euro), Buruntzazpi Txirrindulari Eskola (405,45 euro) eta Intzak antolatzen duen Herri Arteko Pilota Txapelketagatik eskatutako dirulaguntza osoa. •