Hala azaldu zuen, Jesus M. Zaballos Gazteria eta Festetako batzorde buruak komunikabideekin izandako bileran.
Azken asteetan, Sorgin Jaiak batzordeak 97ko legea aldatzeko ahaleginen berri eman da TXINTXARRI eta Noticias de Gipuzkoa egunkarian eta, honen harira, Jesus M. Zaballosek “jendeak kalean geratu eta gaiari buruz galdetzen dit eta, horregatik, nire ikuspegia eman behar nuela iruditu zait.”
Honela, argi utzi nahi du ez dituela txosnak ilegalizatu nahi, ezta desagertarazi nahi ere. “Egoera argitu eta akordiora iritsi nahi dut,” esan digu Jesusek.
Honela, lehenengo bileran, Zaballosen hitzetan, 97ko legea aldatzeko eskaera egin zioten Sorgin Jaiak batzorde kideek eta bakoitzak bere aldetik aldaketa nola egin aztertu behar zutela geratu ziren.
Bigarren bileran, berriz, Sorgin Jaiakeko kideek bere proposamena aurkeztu zuten eta Zaballosek bi aukera eskaini zien, orain arte bezala jarraitu edo, beste elkarte batzuk txosna jarri nahiez gero, 97ko legea ezarri.
“Baina hori kaltegarria litzateke batzordearentzat, izan ere legeak dio elkarteek bakarrik eskatu ahal dutela txosna jartzea. Eta horregatik , haien onurarako, erregistratzeko esaten genien, era horretara dirulaguntzak ere eskatu ahalko baitzituzten,” aitortu zuen Zaballosek.
“Bilera horren ostean, ni zai geratu nintzen haien erantzuna jakiteko eta komunikabideen bidez jakin nuen sinadura bilketarena,” adierazi zuen Gazteria eta Festetako buruak.
“Nik ez nuen harremanak puskatu zirenik ere uste,” atxiki du eta zera azaldu du “ez zen beharrezkoa sinadura bilketa egitea bilera bat izateko. Nahi zutenean hitz egiteko prest nengoela bazekiten. Horrela izan da orain arte, behintzat”
“Honetaz gain, haiek proposatutako zenbait puntu ezin dira aurrera eraman eta hori jakin arazi diet. Izan ere, haiekin hitz egin eta beste bilera bat egiteko geratu baikara,” aipatu digu.
“Akordiora iristeko borondate osoa dut, ez Udala edo Sorgin Jaien bermerako, baizik eta herriaren onurarako,” adierazi zuen Gazteria eta Festetako batzorde buruak. •