Aurrezpen handia bideratzen duen hitzarmena

Txintxarri 2009ko martxoaren 30a

Lasarte-Oriako Udalak eta Zureleku enpresak hitzarmen bat sinatu dute bigarren honek hurrengo San Pedro jaietako programa egiteko.
Enpresa ezberdinekin negoziatu ondoren, Gazteria eta Festetako sailak Zureleku hautatu du.
Hitzarmen honen bidez, joan den urteko programetako aurrekontua %73 murriztuko da. Honek onura ekarriko du lasarteoriatarrentzat, izan ere, aurrezten den hori beste zerbitzu batzuen gestiora bideratuko baita.
Enpresak maketazio eta edizioa hartuko ditu bere gain eta Udala arduratuko da etxez etxeko banaketaz. Guztira, 7.500 ale inprimatuko dira.
Gazteria eta Festetako saileko lehendakaria den Jesús María Zaballosek azaldu duen moduan, "jakin badakigu momentuko egoera ekonomikoan gastu arrunta murriztu behar dela, eta horren eredu da sinatu berri dugun hitzarmen hau." •