Txistularien kalejira eta kontzertua

Txintxarri 2009ko martxoaren 30a

Atzoko goiza txistularien goiza izan zen. Kalejiran atera ziren herriko txistulariak goizean udaletxeko arkupetik Brigitatarren komentuan amaitzeko. Bertan Errenteriako Udal Txistu banda zegoen prest kontzertua eskaintzeko. Emanaldi ederra burutu zuen laukoteak, gainera Lasarte-Orian egonik, Isidro
Ansorenaren Lasarte (Orripekoa) pieza jo zuten. Bertaratutakoek txalo zaparrada ederrekin eskertu zieten eginiko lana. Ondoren Arrieskalleta elkartera joan ziren bazkaltzera.•