CCOO, ELA eta UGTk bigarren EEE-a sinatu dute

Txintxarri 2009ko martxoaren 30a

Martxoaren 24an aipatu 4 sindikatuak enpresako zuzendaritzarekin akordioa erdietsi dute lan delegaritzan, EEEa onartzeko, ondorengo baldintzetan:

-Enplegu Erregulazio Expediente honek aurreko bat ordezkatzen du, eta Apirilaren 1tik Abenduaren 31ra aplikatuko da.
-Enpresak soldatak %77.5n osatuko ditu, aurreko EEEak %90an osagarritzen zuen arren.
A salarios.El primer expediente contemplaba hasta un 90%.
-Errelebu kontratua egiteko baldinztak okertzen ditu.

LABek ez du akordio hau sinatu, eta oso txarra dela iruditzen zaigu. Halako neurri gogor bat onartzekotan, etorkizunari begirako berme batzuk lortzea ezinbestekotzat jo genuen.
Adostu dituzten baldintza kaskarrez gain, EE aren negoziaketaren baitan ez da inolako konpropmezurik Portu enplegua mantentzeko.
LABek idatziz eta ahoz lehen aipatu konpromezua jasotzen zuen idatzia aurkeztu genuen, baian enpresa batzordearen gehiengoak eta zuzendaritzak baztertu egin zuten gure proposamena.
Baita ere, salagarria iruditzen zaigu Lan Delegaritzaren jarrera, ezeren gainetik akordioa bilatu baitu, eta aldibaterako neurria dela onartu arren ez duelako ezer jakin nahi izan enplegua mantentzeari buruz.
Hortaz, enpresari gastuen murrizketa hutsa suposatzen duen EEE bat onartu dute, enplegua deusezteko aukera erabat zabalduta utziz, etas hortaz, gure kezka azaldu nahi dugu enpresak etorkizunean har ditzakeen neurrien inguruan.

Beste behin ere enpresarien krisia langileon kontura.

LAB sindikatua