Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Lasarte-Oriako Landaberri Institutua Donaixtiko Manex Erdozaintzi Etxart Kolegioarekin senideturik da eta bien arteko hartuemanak elkar trukean izan zuen gailurra. Martxoaren 30etik apirilaren 4a bitartean ikasleen arteko trukea egin dute bi ikastetxeek. Martxoaren 30etik apirilaren 1era Donaixtin izan ziren lasarte-oriarrak eta apirilaren 2tik 4ra donaixtiarren bisita jaso dute. Dudarik gabe, bost egun horietan harreman estua izan zuten bi taldeek eta azken egunean penaz egin zioten elkarri agurra.