Txikiek ospatu dute korrika

Txintxarri Aldizkaria 2009ko apirilaren 2a

Goizeko 10:30ean hasi dira txikienak Korrika ospatzen. Zumaburun hasi dira, Sasoeta auzora igo dira. Handik Tajamar errotondara jaitsi dira eta Donostia etorbideko errotondara joan dira Okendon bukatzeko. Behin Korrika Txikia bukatuta, esnekiak banatu dizkiete haurrei eta jolasean ibili dira. Jon Lasak eta bere taldeak girotutako festan haurrak dantzan eta abesten ederki ibili dira. Korrika Nagusia eguerdiko 14:30ak aldera iritsiko da Urnietatik.