02_Ttipi, ttapa, ttipi ttapa... Korrika!

Txintxarri Aldizkaria 2009ko apirilaren 2a

Orain arte, korrika gehienak asteburuan pasa izan dira Lasarte-Oriatik. Aurten, ordea ostegun buruzuri batean igaroko zen herritik eta AEKko zuzendaria den Olatz Urdanpilletak esan zigunez, “aurten nahiko xumea izango da, ikusita ostegunean pasako dela”.
Apirilaren 2an bertan, Korrika Txikia egitea adostu zuten herriko ikastetxeekin. Goizeko 10:30ean hasi zen Zumaburuko elizaren parean.
Urnietatik etorriko zen Korrika nagusia, arratsaldeko 14:45ean eta 16:00ak arte igaro zuen herritik zehar. Lasarte-Oriak Mendiokerreko bidegurutzean hartu lekukoa eta herriko hainbat kale eta auzo zeharkatu ondoren eta lekukoa eskuz-esku ibili eta gero, Zubietatik Usurbilera joango zen Korrika. Ondoren, antolatutako erromerian dihardu zuen herriak.