Guztien artean emaitzarik garrantzitsuena, Beñat Elizaldek Zaragozan Espainiako txapelketako Iparraldeko kanporaketan lortutako bigarren postua izan zen.
Gorka Aristegi entrenatzaileak azaldu digunez, "bere hiru borrokaldiak iponez irabazi eta gero, finala galdu egin zuen gauza berriak frogatzen ari zenean."
Beñaten lana azpimarratu eta lehenengo helburua bete dutela aipatu du Aristegi prestatzaileak. "Orain bigarren helburua lortzeko lan egin behar dugu, Madrilen domina eskuratzea," adierazi du LOKEko entrenatzaileak.
Beraz, apirilaren 18 eta 19an Madrilen, 23 urte azpiko Espainiako txapelketan lehiatuko da Beñat Elizalde. Helburua gutxienez domina ekartzea da.
Era berean, Julen Sasianek Unibertsitate mailako Euskadiko txapelketan parte hartu eta Alacanten maiatzaren 17an burutuko den Espainiako finalerako sailkatu zen.
Borroka Olinpikoa
Bestalde, Esteban Martinez eta Mario Garrido herriko judokak Bartzelonan egon ziren borroka Olinpiko modalitateko Infantil mailako Espainiako txapelketan.
"Ez zuten zorte handirik eduki. Estebanek sukarrarekin parte hartu eta galdu zuen. Mariok nahiz eta oso ondo egin, brontzea gutxigatik galdu zuen," aipatu digu Aristegik.