Atzo goizean urduritasuna nabari zen haurren artean. Gainera, Amalur eskolako trikitilari eta txistulariak herriko kaleak girotzen somatu genituen. Korrika txikia zetorren eta herri osoa dantzan jarri zuen.
Sasoeta-Zumaburuko ikastetxeko txikiek eman zioten hasiera Korrika txikiari.
Ibilbidean zehar hainbat lekuko aldaketa egon ziren, Sasoeta-Zumaburuko gaztetxoak edo Landaberriko txikiak ere ikusi ahal izan genituen Lasarte-Oriako kaleetan zehar, bakoitzak bere erritmora.
Hainbat tarteetan, gainera, haur etorkinak izan ziren lekukoa eraman zutenak. Eta, era honetara, ikastetxeek aurtengo leloari Ongi etorri erreferentzia egin zioten.
Azkenik, Landaberriko gaztetxoek eman zioten bukaera Okendon Korrika txikiari.
Eta korrika egin ondoren, esnekiak izan zituzten indarrak batu eta Amalur triki eskolaren erromerian parte hartzeko. Ttakuneko begiraleekin eta jauskailuarekin jolasean ere ikusi genituen haur batzuk.