Indarkeria sexistaren aurka

Txintxarri Aldizkaria 2009ko apirilaren 3a

Lasarte-Oriako Bilgune feministak deituta lehengo asteko ostirala eta astelehena arratsaldean kontzentrazioak egin ziren Milagros Salazarren heriotza gaitzesteko. Bere senarrarengandik aldenduta egon arren, honek Milagros aurkitu eta jipoia eman zion. Bi egun beranduago, martxoaren 23an, Gasteizeko kale batean hil zen. Beste emakume bat erahila. Indarkeria sexistari erantzun lelopeko pankartaren atzean hainbat gazte bildu ziren bi egunetan Udaletxe aurrean.