Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Txalapartaren doinuarekin eman zioten atzo ongi etorria Korrikako 16. edizioari Urnieta bideko auzokideek. Lasarte-Oriako ibilbideko lehenengo baserriko bizilaguna eta bere ahizpa prest zeuden etxe-aurrean Korrika iritsi orduko jotzen hasteko. Puntual iritsi zen Korrikaren lekukoa Urnietatik Lasarte-Oriara, eta ordurako, prest zeuden ere, bakoitza zegokion tokian, lekuko hori jaso behar zutenak. Aurtengo edizioa Gasteizen amaituko da igandean, eta bertan festarekin gozatzeko aukera izango da. Bestela, bi urte itxaron beharko dira berriro ere gurera etortzeko.