03_Kolon minbizi ikerketa Lasarte-Orian

Txintxarri Aldizkaria 2009ko apirilaren 3a

Minbizia kasu asko ezagutzen dira egunero, gaur egungo aurrerapenekin askok bizi iraupena luzatzen dute. Baina heriotza ere suertatu daiteke eta minbizien artean arriskutsuenetarikoa, kolon minbizia dugu.
Hau aurkitzeko bi proba daude, kolonoskopia eta odola gorozkietan zehazteko proba. Proba hauen eraginkortasuna eta balio alderatzeko, bi urtean zehar Lasarte-Oriako osasun zentroak eta Donostiako Poliklinikak ikerlana egin eta, era berean, gure herritarren osasunaz zainduko dute. Luis Bujanda doktoreak, ikerketaren koordinatzaileak honen berri eman zuen Manuel Lekuona kultur etxean.