03_Kotxeraseko eraldaketa onartu du Batzordeak

Txintxarri 2009ko apirilaren 3a

Apirilaren 3an ospatu zen Hirigintza batzordean hasierako izaeraz onartu ziren A-18 Kotxeras Interbentzio Urbanistikorako Area urbanizatzeko jarduketa-programa eta Kontzertazioko Hitzarmena.Aurreikuspenetan, besteak beste, 405 Babes Ofizialeko Etxebizitza eraikitzea dago.
Era berean, batzordean jakin arazi zenez, Zarata Mapa Estrategikoen dokumentuan jasota dagoen moduan, Foru Aldundiari N-1 errepidearen inguruan egin zuen zarata azterketaren emaitzen berri ematea eskatuko zaio eta zehazki Lasarte-Oriako tarteko emaitzak.