Asteburu honetan lehenengo faseko azken jardunaldia jokatu da eta honen baloraketa egiteko Imanol Azkue txapelketako arduradunetako batekin hitz egin dugu.
“Oso ona da antolatzaileek egiten dugun baloraketa. Taldeak ongi portatu dira eta iaz baino zigor gutxiago ezarri ditugu,” azpimarratu du.
“Egia da talde guztiek ez dituztela mahai edo epaile lanak egin, baina ez da arazorik sortu horregatik. Urtero daude horrelako gauzak,” azaldu digu Azkuek.
Honetaz gain, urrian 22 talde hasi eta lehenengo fase honetan batek, Oria txiki tabernak, uztea erabaki zuela ere azaldu digu, “bi zigor ezarri genizkion taldeari, gainera partidetara jokalari kopuru murritza agertzen zen eta haiek hartutako erabakia izan zen. Eta horren ondorioz, azken jardunaldietan txapelketatako talde batzuk atsedena izan dute.”
Play-off, ligaxka eta kontsolazioa
Hemendik aurrera, sailkapenaren arabera egun dauden 21 taldeak hiru ligatan banatuko dira, play-offa, ligila eta kontsolazio liga.
Ligaxkako sailkapeneko lehenengo 8 taldeek play-offean parte hartuko dute. Final laurdenak eta finalaurrekoak joan etorrian jokatuko dira eta maiatzaren 23an, finala jokatuko da.
“Azken jardunaldiko partidak play-offa jokatuko duten taldeen gurutzaketak erabakiko dituzte,” adierazi digu Imanolek. “Gainera betiko taldeak sailkatu dira, ez da sorpresarik egon,” atxiki du.
Bestalde ligila dago. Honetan, 9. taldetik 16.era egongo dira lehian eta hauek ere final laurdenak, finalaurreak eta finala jokatuko dituzte, baina partida batetara.
Azkenik, kontsolazioa dago. azken bost taldeek liga modura jokatuko dute etabi lehenek finala jokatuko dute.
Imanolek azaldu digunez, play-offeko partidak kiroldegian jokatuko dira eta ligila eta kontsolazioa, berriz, kirol gunean.
Animo talde guztiei eta zorte on.