Apirilaren 19an izango da bidaia. Xumela koruak Donibane Lohitzunera egingo du, bertan ospatzen den Kantu egunean parte hartzeko,
Goizeko 10:30ean Hipodromotik abiatuko den autobusak Donibane Lohitzunera eramango ditu koruko kideak, baita parte hartu nahi duten herritarrak ere. Izan ere, edonork parte hartu baitezake Kantu Egunean.
Behin Donibanera iritsi eta kalejira egingo da bazkalordura arte. Arratsaldean, berriz, talde guztiek eta herritarrek batera 6 kantu abestuko dituzte eta Mutxiko taldearen emanaldia egongo da.
Kantu Egunean parte hartu nahi duenak Ttakuneko bulegoan eman behar du izena. Autobusa eta bazkaria ordaindu beharko dira ere, guztira 42 euro.