Nola hezi gure seme-alabak

Txintxarri Aldizkaria 2009ko apirilaren 6a

Seme-alaben hezkuntza eta haien hazkuntza fisikoa, nahiz emozionala dira gurasoen lehentasunetako bat.
Horregatik, Lasarte-Oriako Udalaren Sanitate, Kontsumoko, Merkataritzako eta Ingurumeneko Departamentuak aurreko urteetan bezala, 7 urte arteko haurren gurasoei eta hezitzaileei zuzenduriko ziklo berri bat antolatu du.
Ziklo honek gida moduan balio izan dezake haur txikienak hezteko edo haien hezkuntza prestatzeko bidean dauden guztientzat.
Era honetara, hilaren 22an izango da lehenengo hitzaldia Haur tiranoak. Mitotik harago, maiatzaren 19an Amagandik edoskitzea, janaria baino askoz gehiago, ekainaren 4ean Haurrak: beren buruekiko segurtasuna indartzeko giltzarriak, ekainaren 16an. Besoko umeentzat eta haurrentzat mugimenduak duen garrantzia, irailaren 16an Seme-alabek gezurra zergatik esaten digute, urriaren 15ean Gurasoak separatzen direnean, azaroaren 18an Gizakien arteko erlazioa. eta abenduaren 16an Zigortzea beharrezkoa al da hezteko?
Ohi bezala, hitzaldiek Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultur Etxeko hitzaldi aretoan izango dute leku eta, orduari dagokionez, arratsaldeko 18:00etan izango dira.