Kandido Urangaren emanaldia Jalgin

Txintxarri Aldizkaria 2009ko apirilaren 6a

Ikusleen interesari eustea lortu zuen Kandido Uranga aktoreak berak bakarrik ostiral gauean Jalgin eskaini zuen emanaldian. 40 minututan isiltasun osoa mantendu zen ikusleen artean. Hiru parte izan ziren, “orain txakurrek haginka egingo didate” liburuko pasarte batzuk irakurri zituen, eta gero txakurrei beldurra dioten bi anaien elkarrizketa jarraitu zen, batetik antzeztua eta bestetik bideo baten bidez.