Lasarte-Oriako hogei bat lagun abiatu ziren martxoaren 30ean Larzabalera. Han ibilaldia egin zuten, herrira oinez jaitsi ziren eta bertan bazkaldu zuten. Arratsaldean arditegira eta gaznategira joan ziren bisita bat egin eta gazta egiten aritu ziren
Asteartean berriz, Anhauze herrira joan ziren zaldi gainean ibiltzera. Handik Donibane-Garazira, bertan bazkaldu eta ondoren pista jokoan jardun zuten herria ezagutzeko asmoz.
Asteazkenean, Lasarte-Oriara bueltatu ziren Donaixtiko 16 lagunekin batera. Eguerdian Zubietan izan ziren, Xirimiri elkartean bazkatu zuten zuten eta ondoren Landaberri institutuaren aurkezpena izan zen.
Ostegunean Donostiara joan ziren eta Aquariuma ezagutzeko aukera izan zuten bisita gidatu baten laguntzaz. Xirimirin bazkaldu ostean eta Korrika herritik igarotzen zela kontutan hartuta, Donaixtiko Manex Erdozaintzi Etxart kolegioko ikasle batek eraman zuen Landaberriko Guraso Elkartearen lekukoa Landaberri ikastolako ikasle batekin batera.
Azken egunean, ostiralean, Ttakunek antolatuta pista jolas bat egin zuten herrian zehar. Bi taldeetan banatu ziren eta institutu ondoko zubitik hasita Lasarte-Oriako zokoak ikusi zituzten.
Trukea amaituta, egun horietan egin dituzten harreman berri horri jarraipena ematea gustatuko litzaiokeela esan digu iparraldeko ikasle batek, "bikain pasa dugu, hemen egun gehiago egon nahiko genuke".