Ander Izagirre kazetariak aurkeztu zizkien Udal Euskaltegiko ikasleei astelehenean Villa Mirentxun egin zituen goizeko eta arratsaldeko saioetan.
Munduen zaintzaileak diaporama Ander Izagirrek argitaratu duen liburu batean oinarritzen da. Bertan, Euskal Herriko bazter kutun batzuk babesten dituzten herritar anonimoak ezagutu ahal dira.
Honela, Anderren solasaldiak herritar eta zoko horien istorioetan sakon murgildu zituen ikasleak.
Honela, hala nola, Leitzaraneko haraneko eraikuntza hondakin guztiak aztertu dituen ingenieroa, testuak aztertu eta bere herrialdean traktorea eta aitzurrarekin aztarnak aurkitzen dituen gizona edo koman egon ondoren, zuhaitz sustraiak bildu eta artelanak egiten dituen bizkaitarra ezagutu zituzten.
Euskaltegiko ikasleak adi entzun zituzten istorio guztiak eta algara batzuk ere bota zituzten pertsonaien xelebrekeriak entzutean.