Lasarte-Oriako Udaleko Zerbitzuetako saila zuhaitzen txorkoetako estalkia aldatzen ari da, guztira 1.500 inguru udalerri osoan.
Neurri honen helburua sistema hobeago bat ezartzea da bai oinezkoentzako, baita zuhaitzentzako ere.
Aurreko sistemak, hau da, txorkoa estaltzeko saretek arazoak sortzen zituzten. Zuhaitza haztean sareta altxatu eta oinezkoentzat arriskutsuak ziren, horregatik bilatu da sistema berri hau.
Estaldura berriak harria eta goma konbinatzen ditu. Modu horretan, enborra hazten doan heinean ez da lekurik gabe geratzen, gomak eman egiten baitu. Campezo Construcción S.A. arduratuko da lan hauetaz: hiru hilabetetan zehar Lasarte-Oriako zuhaitz guztiei sistema berria ezarriko die, beti ere, eguraldiaren egoeraren arabera.