Jesus Maria Zaballos saileko buruak aipatu duenez, antolatu dituzten ikastaro berriekin eskaintza gazteago bat egiten saiatu dira.
Apiriletik ekainerako iraupena izango dute eta astean behin emango dira kultur etxean, astelehenetik ostiralera arratsaldeko 19:00etatik 21:30era.
Harrera ezin hobea
Gazteria eta Festak saileko ikastaroen eskaintzari ongi erantzun diote gazteek eta honen erakusle aurreko lau txandetan ibili diren 250 ikasleak dira.
Eta, igorri dituzten datuen arabera, dantzarekin zer ikusia duten ikastaroak, hau da, sabel dantza eta batuka dira arrakasta handien duten ikastaroak. Oraingoan eskaintza ugaritu dute eta ikasle zenbakia handitzea espero dute.
Prezioa eta izen ematea
Gazte Ikastaroetan matrikulatzeko epea dagoeneko irekia dago. Honela, ikastaro bakoitzaren prezioa 20 eurotakoa da Lasarte-Orian erroldatuak dauden gazteentzat eta 35 eurotakoa erroldatu gabeentzat.
Ez ahaztu Lasarte-Oriako gazte txartela dutenek %10eko beherapena izango dutela.
Beraz, interesa dutenek apirilaren 15a arte dute gazteentzako informazio bulegora hurbildu eta izena emateko.
Kurtsoak apirilaren 20ko astean hasiko dira.