Musika eskaintza oparoa

Txintxarri Aldizkaria 2009ko apirilaren 6a

Astero astero hutsik egin gabe antolatzen da kontzerturen bat Lasarte-Orian. Aste honetan Jalgin ez da kontzerturik izan, baina bai Arkaitz Mendozaren piano emanaldia Kultur Etxean ostiral iluntzean, Makulu Ken herriko taldea eta DJ Grassman-ena Abend-en ostiral gauean, Despervicio eta Detritos taldeena Sustrai tabernan larunbat arratsaldean.