06_Zuhaitzen txorkoen estalki berria

Txintxarri 2009ko apirilaren 6a

Lasarte-Oriako Udaleko Zerbitzuetako saila zuhaitzen txorkoetako estalkia aldatzen aritu zen apirilaren hasieran.
Neurri horren helburua sistema hobeago bat ezartzea zen bai oinezkoentzako, baita zuhaitzentzako ere.
Aurreko sistemak, hau da, txorkoa estaltzeko saretek arazoak sortzen zituzten. Zuhaitza haztean sareta altxatu eta oinezkoentzat arriskutsuak ziren.
Estaldura berriak harria eta goma konbinatzen ditu. Modu horretan, enborra hazten doan heinean ez da lekurik gabe geratzen, gomak eman egiten baitu. Eta guztira 1.500 inguru jarriko ziren udalerri osoan.