Guztira 83 parte-hartzaile aurkeztu dira Gazteria eta Festetako sailak antolatzen duen musika maketen bigarren edizio arrakastatsura. Sailaren helburua da bere ekarpena egitea gazteek diskoa grabatzeko eta ezagutzera emateko beren ametsa lortu dezaten, eta izandako harrerak erakusten duenez, lehiaketak sendotzeko eta finkatzeko bidea darama. Lehenengo edizioan 24 taldek parte hartu zuten.
Lehiakideen artean Lasarte-Oriako bost daude eta 15 Euskadikoak. Granada, Sevilla, Valentzia, Madril, Bartzelona, Las Palmas, Zaragoza edo Murtziako artistak ere aurkeztu dira, besteak beste. Nazioarteko ordezkaritza ere badu lehiaketak, izan ere, Santiago de Chile eta Buenos Aireseko bi talde aurkeztu dira.
Berrikuntza moduan, Gazteria eta Festetako sailak ekimena iragarri du Facebook bezalako gizarte-sareen bidez, eta baita musikan espezializatutako orrialdeetan. Hurrengo urratsa epaimahaia biltzea izango da irabazleak aukeratzeko.
Maketarik onenak 1.000 euroko saria jasoko du metalikoan. Epaimahaiak Lasarte-Oria saria emango du baita ere, 700 eurokoa izango dena. Hori irabazteko aukera izateko taldeko %50k Lasarte-Orian erroldatuta egon beharko du. Maketa berdinak ezingo ditu bi sariak jaso. Gainera, bi irabazleek San Pedro jaietan kontzertua eskaintzeko aukera izango dute.