Gaur berriz Meza santua ospatuko da hiru elizetan, parrokian, Arantzazuko amaren elizan eta komentuan. Bihar berriz, Ostiral Santuan, ospakizun nagusiena gurutze bidea izango da, S. Pedro parrokikoa izango da goiztiarrena, goizeko 08:00etan abiatuko da Kalbario bidetik gora; Arantzazuko Amaren parrokikoa 10:00etan aterako da Azkorterako bidean eta Brigidatarren komentuan 11:00etan ospatuko dute Gurutze bidea eliz barruan.
Pasioa
Arratsaldean Heriotzaren ospakizuna egingo da herriko hiru elizetan 18:00etatik aurrera. Parrokian euskaraz egingo da, Arantzazuko amaren elizan gaztelaniaz eta komentuan elebietan.