10_Herritar ugari Aste Santuko ospakizunetan

Txintxarri Aldizkaria 2009ko apirilaren 10a

Jende ugarik hartu zuen parte Aste Santuan Lasarte-Oriako eliza ezberdinetan burutu ziren ospakizunetan. Nagusienak ostegun Santu egunean hasi eta larunbat Santu egunean bukatu ziren.
Ostegun Santuko Meza Nagusiak Jesusek apostoluekin ospaturiko azken afaria ekartzen digu gogora; Ostiral Santu egunean berriz Jesusen pasioa eta larunbat Santu egunean Jesusen berpizkundea ospatzen dira.
Ospakizun guzti hauek S.Pedroko parrokian, Arantzazuko Amaren parrokian eta Brigitarren komentuan ospatu dira.
Eguraldiaren eraginez, ostiral Santuko Gurutze bideak bertan behera gelditu behar izan ziren.