20 urte dira Estatuak preso politikoen dispertsioaren neurria hartu zuenetik. Urtemuga hori gogora ekarri eta presoen eta iheslarien egoera salatzeko hainbat ekitaldi antolatu ditu Etxeratek Euskal Herria osoan asteburu honetarako. Lasarte-Orian ere isla izango du salaketa horrek.
Gaur eguerdi aldera izango da. 11:00etan kotxe karabana burutuko da Hipodromoko aparkalekutik aterata; 12:00etan Teresategin Argi eta Iñakiren monolitoan omenaldia egingo zaie dispertsioaren erruz hil diren senideei eta 13:00etan elkarretaratzea egingo da udaletxe aurrean.