Buruntz-Azpi elkarteak VIII. Garagardo Azoka antolatuko du maiatzak 14 eta 17aren bitartean. Baina, urtero legez, motorrak martxan jartzeko azokako kartel lehiaketa burutuko da lehenengo.
Lehiaketako baldintzak elkarteko www.buruntz-azpi.com web orrialdean eskuratu ahal ditzakezue.
Dagoeneko aurkeztu daitezke ideiak eta Buruntz-Azpi elkartean, Basaundi Bailarako 9. zenbakian, aurkeztu behar dira apirilaren 24ko 20:00ak baino lehen.
Irabazleak 300 euro eta bi pertsonentzako afaria eskuratuko ditu eta partehartzaile guztiek bi pertsonentzako gonbita eskuratuko dute azokan bertan afaltzeko.
Kartel irabazlea azokako hasiera ekitaldian jakitera emango da.
Informazio gehiago eskuratzeko web orrialdera jo edo Buruntz-Azpi elkartera bertara hurbildu eta azokako arduradunarekin harremanetan jartzea besterik ez duzue.