LOKEko judokak apirilak 4 eta 5ean Gijonera egin zuten Espainiako Sanbo txapelketan parte hartzeko. Gorka Aristegik entrenatutako kadeteak sei dominarekin bueltatu ziren txapelketatik. Kiara Tobajas, Amaia Curiel eta Esteban Martinezek zilarrezko postua eskuratu zuten eta brontzezkoa, berriz, Josu Olmos, Abayuba Gutierrez eta Mario Garridok.
LOKEko entrenatzaileak lehiaketa paregabea egin zutela adierazi digu, "denek egin zituzten oso konbate onak eta hor daude emaitzak. Zorionak guztiei." •