20 urte dira Estatuak preso politikoen dispertsioaren neurria hartu zuenetik. Urtemuga hori gogora ekarri eta presoen eta iheslarien egoera salatzeko hainbat ekitaldi antolatu zituen Etxeratek Euskal Herria osoan 18-19 astebururako. Lasarte-Orian ere isla izango zuen salaketa horrek.
Ostiralean, 11:00etan kotxe karabana burutuko zen Hipodromoko aparkalekutik aterata; 12:00etan Teresategin Argi eta Iñakiren monolitoan omenaldia egin zitzaien, dispertsioaren erruz hil ziren senideei eta 13:00etan elkarretaratzea egingo zen udaletxe aurrean.