83 parte-hartzaile aurkeztu ziren Gazteria eta Festetako sailak antolatutako musika maketen bigarren ediziora. Lehenengo edizioan 24 taldek parte hartu zuten, beraz, sendotze eta finkatze bidea hartuz.
Lehiakideen artean Lasarte-Oriako bost talde zeuden. Sevilla, Valentzia, Madril, Bartzelona... eta nazioarteko ordezkariak ere baditu lehiaketak, izan ere, Santiago de Chile eta Buenos Aireseko bi talde aurkeztu baitiziren.
Maketarik onenak 1.000 eurotako saria jaso zuen metalikoan eta 700 eurotako Lasarte-Oria saria ere eman zuten. Bi irabazleek San Pedro jaietan kontzertua eskaini zuten.