Egun dibertigarri eta kutrea

Txintxarri 2009ko apirilaren 19a

Arratsaldean hasi zen Multimusikalak antolatutako Kutreuna. Kalejira moduan izan zen eta gazte multzo bat ikusi ahal izan zen tabernaz-taberna herriko erdigunetik Oriako pilotalekura daraman bidean barrena.
Gainera, taberna batean galdu edo omen ziren pilotalekuan zain zuten afarira berandu iritsi baitziren.
Nekez berreskuratuko zituzten gazteek ibilaldian eta edalontia gora eta behera egon ostean galdutako indarrak Kutreafayarekin. Izan ere, sandwich batzuk eta patatak baitziren menua osatzen zuten jaki gozoak. Beraz, izena merezia zuen.

Kontzertuak
Honela, kontzertuen garaia iritsi zen. Afarian bildutako gazte taldea murritza bazen ere, kontzertuak hasi eta herritarrak biltzen joan ziren pilotalekuan.
Taula gainean, lehenik, Aurka talde lasarteoriatarraren indarra eta soinu gogorrak entzun ahal izan ziren.
Ostean, herriko Despervicio taldearen txanda zen. Tamalez, kide baten eritasunagatik, taldeak ezin izan zuen Kutreunean parte hartu. Eta, ondorioz, bigarren talde batek hartu zuen bere lekua.
Azkenik, Raganath taldearen merenge eta rumbarekin goizeko ordu txikiak arte egon ziren dantzan.
Tartean Kutre errege eta erregina aukeratu zituzten mozorroturik zihoan gazteen artean.
Gau dibertigarri eta kutrea benetan Multimusikala elkarteko kideek antolatutakoa. Eta helburu nagusia, abenduko Multimusikalerako dirua biltzea, bete zuten.