Villabonatik iritsi zen lekukoa gure herrira 11:30ak aldera. Usurbil eta Orioko lagunekin elkartu ondoren, Basaunditik hasi eta kotxe karabana Zabaletara heldu zen. Hemendik oinez, Teresategira igo eta han omenaldi xumea eskaini zioten Argi eta Iñakiri. Ekitaldi honetan Joxe Mari Agirretxek hitz batzuk esan eta ondoren bertsolarien txanda iritsi zen.
13:00ak aldera, Udaletxe aurrean elkarretaratzea burutu eta ondoren Xirimirira joan ziren bazkaltzera. Arratsaldean berriz, Hernani, Astigarra eta Oiartzunetik pasa ondoren Oreretan manifestazioa egin zuten.
Akatsa zuzentzen
Aurreko zenbakian, Lasarte-Orian burutuko ziren ekitaldiak larunbaterako iragarri genituen. Artikulu honetan irakur daitekeen bezala, ostiralean izan ziren eta hanka sartzeagatik barkamena eskatu nahi dugu.