Finaletarako atzerako kontaketa

Txintxarri 2009ko apirilaren 20a

Ostadarrek antolatutako Areto-Futboleko Herriko Txapelketan parte hartzen duten taldeentzat oporraldia larunbatean bukatu zen. Eta indarrez etorri dira taldeak, batez ere, bigarren fase honetan txapelketako finalerako txartela eskuratu dezaketen Ainhoa, Buenetxea, Izkiña, Biyona, ISU Leihoak, Izarra, Lurra XXI eta Jordi Sonido.
Play-offa, ligila edo kontsolazioa dira taldeek hemendik finaletara jokatuko dituzten lehiaketa ezberdinak.
Nahiz eta kontsolazioa edo ligilan parte hartu talde guztiek nahi dute finaletako egun handian egon. Horregatik, lehia handia ikusi ahalko da hemendik aurrera kirol guneko, zein kiroldegiko areto-futboleko zelaian.