Manuel Lekuona Kulturetxeko kafetegira hurbildu zen jendea Kul edo Hodei Eceiza bakarlariaren kontzertu intimoa ikusteko aukera izan zuen.
Ez zen ohizko kontzertua izan. Izan ere, bakarlari ordiziarrak proiektu honetan eskaintzen dituen emanaldietan musika eta bideoa nahasten baititu.
Gitarra eta oinarri elektronikoetan oinarritutako doinuak eta pop eta rock elektronikoaren arteko nahasketa erabili zuen Kulek gaur egungo gizartearen aurrean duen jarrera kritikoa erakusteko.
Eta, horrekin batera, salaketa eta sentimendu horiek ulertzen laguntzen dizkiguten irudiak proiektatu ziren.