Emakumeen Zentro Zibikoko azken hiruhilabeteko ikastaroak prest

Txintxarri 2009ko apirilaren 20a

Emakumeen Zentro Zibikoak azken hiruhilabeteko ikastaro eta jarduerak prest ditu dagoeneko eta apirilaren 27an hasi eta uztailaren 3ra arte luzatuko diren ekintza eskaintza zabala da.
Gorputza zaintzeko mantentzeko gimnasia, pilates, yoga edo tai-chia; orratz lanak edo bolioak etxeko apaingarriak egiteko; kantua, sevillanak edo sabel dantza momentu onak pasatzeko eta hazkuntza pertsonala lantzeko tailerrak.
Eta, hauetaz gain, irakurketa txokoa edo hilabeteroko bideoforuma ere mantentzen dira.

Izena ematea
Doan edo ordainduta, jarduera ororentzat izena eman behar da apirilaren 14tik 24a arte, Emakumearen Zentro Zibikoan 09:30etik 13:30era eta 15:00etatik 20:00etara.
Lasarte-Orian erroldatuta egotea ezin bestekoa da. Eskaera orriarekin batera N.A.Naren fotokopia bat eta Kutxako kontuko 20 zenbakiak aurkeztu beharko dira.
Eta, prezioei dagokienez, jarduera batean apuntatu nahi izanez gero 37,20 euro ordaindu beharko dira, bitan parte hartu nahi izanez gero 44,50 euro, hirutan 48,70 eta lau edo gehiagotan 51,90 euro.