Udalaren ordenagailu emaria

Txintxarri 2009ko apirilaren 20a

Lasarte-Oriako Udalak 18 ordenagailu eman dizkio Akiba Gobernuz Kanpoko Erakundeari, Emakumearen Hezkuntza Zentroa hornitzeko proiektu baten baitan.
Udalak emandako ordenagailuak erabilitakoak dira eta udal artxiboan gordeta zeudenak gainera.
Ordenagailu emari hau Ekuatore Ginean herrixka batetako emakumeen hezkuntza zentrorako oinarrizko materiala lortzeko (ordenagailu berriak edo erabilitakoak) proiektu batean kokatzen da.
Emakumeen Zentro honetan, ohiko hezkuntza sistemaren barne egoteko aukerarik ez duten emakume gazteak hartzen dituzte.
Akiba GKEak Ekuatore Ginean lan egiten du behar gehien duten komunitateen garapen osoaren alde eta, era berean, garapen horren instrumentu bezala emakumeak izan dezakeen paper garrantzitsua azpimarratzen du.