Herriko jaiak direla eta, Gazteria eta Festetako saila Haurren Danborrada prestatzen hasi da. Parte hartu nahi duen guztiek gaurtik hasi eta maiatzaren 8a arte dute izena emateko.
Manuel Lekuona kultur etxean dagoen Gazteen Informaziorako Udal Bulegoan eman behar da izena 11:00etatik 13:00etara edo 17:00etatik 20:00etara bitartean eta, horretarako, fitxa bat bete beharko da eta NAN-ren edo Familia Liburuaren fotokopia batekin batera entregatu.
Aurten, gainera, jantzi berriak izango dituzte, 15 kantinerentzako, 15 gastadoreentzako , 50 danborrentzako eta 26 barrildunentzako.
13 eta 14 urte dituzten gazteek edo kopuruagatik barriletan plazarik gabe geratu direnek, aurreko urteetako jantziekin parte hartu ahal izango dute. Eta, era berean, kantinera edo gastadore plazarik ez duten bost eta sei urteko haur guztiek baserritar jantziarekin parte hartu dezakete.
Behin izena emateko epea itxita, danborradako plazen zozketa egingo dute eta emaitza kultur etxeko iragarki-taulan jarriko dute maiatzaren 21etik aurrera.