Kotxeraseko eraldaketa onartu du Batzordeak

Txintxarri 2009ko apirilaren 20a

Joan den apirilaren 3an ospatu zen Hirigintza batzordean eta bertan hasierako izaeraz onartu ziren A-18 Kotxeras Interbentzio Urbanistikorako Area urbanizatzeko jarduketa-programa eta Kontzertazioko Hitzarmena.
Aurreikusita dago aurten Kotxeras auzoari dagokion izapide urbanistiko guztia egitea. Eta, hori guztia egin ostean, datorren urtean lanak martxan jartzea posible izango litzatekeela uste dute Udaletik.
Aipatzekoa da, eremu honetarako egin dire aurreikuspenetan, besteak beste, 405 Babes Ofizialeko Etxebizitza eraikitzea dagoela.
Era berean, batzordean jakin arazi zenez, Zarata Mapa Estrategikoen dokumentuan jasota dagoen moduan, Foru Aldundiari N-1 errepidearen inguruan egin zuen zarata azterketaren emaitzen berri ematea eskatuko zaio eta zehazki Lasarte-Oriako tarteko emaitzak.
Azterketarako Udalak berak egindako ikerketen datuak Aldundiari erraztu zizkion arren, Hirigintza batzordeak eta Lasarte-Oriako Udalak ez ditu datu hauek ezagutzen.
Eta ez da eskaera hau egiten den lehenengo aldia, izan ere, joan den uztailean ere egin baitzen eta oraindik ez da erantzunik lortu.