David Fernandez, Estudio Pintor akademiako irakaslearen ekimenez, olioz egindako paisaiak, natura hilak eta erretratu lanak ikusi hala izan ziren Manuel Lekuonako erakusketa gelan apirilaren bukaera arte.
“Margolanak erakustea eta besteen lanak ikustea oso aberasgarria da ikasleentzat. Lan askoren emaitza da. Gainera senideek eta lagunek ikustea ere ongi dator,” aipatu zuen Davidek. Kalitate handiko lanak ziren gehienak. “Akademian dagoen jende askok aurretik margotzen zuen eta oinarri ona zuen gainera. Hala ere, nirekin hasi zirenek ere teknikoki asko hobetu dute. Eta hori lanetan antzematen da,” gaineratu zuen.